XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ai ama! Ez da gauza onik hemen!- pentsatzen zuen malkoei ezin eutsirik.

Bai, ipuin batetan irakurria zeukan nola behin, beltzek, lapikoan egosita jan omen zuten neska zuri bat.

Berari ere horrelakoren bat egingo ote zioten? Baina han ez zen ez lapikorik eta ez surik ikusten.

Beltz haiek ez ziren hain gaiztoak izango nonbait.

Halako batetan, beltz denak belauniko jarri ziren.

Bi besoak luzatuz eta kopetaz lurra joz agurtu zuten Kaskarintxo.

Neskatilak ez zekien zer egin.

Zerbait egin behar eta zutik jarri zen.

Irribarre batez agurtu zituen bere aurrean belaunikaturik zeuzkan beltz denak.

Orduan, bizitasun handiagoz mugitzen hasi ziren beltzak.

Gomazkoak ziruditen.

Haietako bat lurrean ahozpez etzan zen eta, une berean, denak zutitu egin ziren eta dantzan hasi.